jueves, 16 de junio de 2011

Hezitzaileak hezitzeko ipuina

HEZITZAILEAK HEZITZEKO IPUINA

Orain dela denbora bat, gogoratzen ez dudan tokiren batean istoriotxo bat irakurri nuen.Berriro ere topo egin dut berarekin,izan ere sarean zehar nabigatuz doa, eta gure bloga harentzat kokaleku edo “portu” egokia izan daitekeela iruditu zitzaidan.


Bazen behin 3 urte bete eta eskolan hasi zen mutikoa. Irriketan zegoen hasteko, bere amak han gauza asko egiten zirela kontatu baitzion. Lehen egunean andereñok “gaur marrazki bat egingo dugu” esan zuen. “A zer ondo! Asko gustatzen zait marraztea” pentsatu zuen haurrak. “Arrainak, eguzkiak, izarrak, etxea zuhaitzak…margotuko ditut”. Orduan, zera erantsi zuen irakasleak ” itxaron, ez hasi oraindik, aurretik zer marraztuko duzuen esan behar dizuet. Gaur lorea egingo duzue”. Umeak pentsatu zuen ” ederto, gustuko ditut loreak; arrosak, moreak, horiak, handiak, txikiak, lorontzian, jardinean… egingo ditut” Andereñok zera gaineratu zuen, ordea “ itxaron, ez hasi oraindik, nik arbelean egindakoaren tankerakoa irudikatu behar duzue eta”. Arbelean ageri zena lore gorri-gorria eta zurtoin orlegia zuen.
Beraz, mutikoak zurtoin orlegiko lore gorri-gorria egin zuen.

Beste behin, andereñok esan zuen “ gaur plastilinarekin jolastuko gara” Haurra pozik jarri zen. “Asko gustatzen zait plastilinarekin aritzea. Gauza asko egin ditzaket: zubia egingo dut ala harresia ala…” baina andereñok erantsi zuen “itxoin, ez hasi oraindik, honen moduko plater urdina egin behar duzue”.
Beraz, mutikoak plater “urdin-urdina egin zuen.

Lehen hezkuntzara igarotzerakoan haurrak irakasle berria izan zuen. Behin, andereño berriak esan zuen ”gaur marraztu egingo dugu”. Umea geldi-geldi geratu zen, itxaroten, besteek marrazkia egiten zuten bitartean. Harengana hurbilduz galdetu zion ikasleari “ zergatik ez duzu irudirik egiten?”. “Zer egin behar dudan esan iezadazun itxaroten ari naiz” erantzun zion haurrak. “ Nahi duzuna egin dezakezu, denek marrazki berbera egin ezkero nola desberdin dezaket zuetariko bakoitzak egindakoa? ” .
Orduan, mutikoak zurtoin orlegiko lore gorri-gorria egin zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

ACTIVIDADES REALIZADAS - EGINDAKO EKINTZAK

2010ko urriak: - Mendi irteera eta bazkaria

2010ko azaroak:
- Taller astronomía. Con la colaboración del la Asociacón Astronómica Izarra de Durangoko Izarra Astronomi Elkartea

- Visita guiada a las cuevas de Santimamiñe

2010ko abenduak:
-Visita y actividad realizada en las instalaciones del BTEK, en el Parque Tecnológico de Zamudio.

2011ko urtarrilak:
- Colaboración en la organización de las II Jornadas sobre atención a niños y niñas de Altas Capacidades organizadas por ALCAGI.